XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zinez, ez dizut berriro abisatuko!.
- Mesedez, Mister Woodroof, biok dakigu ez duzula hori egingo.
Uste dut pertsona zibilizatuak bezala konpon gaitezkeela, ni zibilizatua ez izan arren.
Argi ditzagun gauzak, beraz, bion artean elkar zirikatu gabe!.
- Ondo. Zeu izan zara elkarrizketarekin hasi zarena, eta zeuri dagokizu argitzen hastea. Ados?.
- Ados. Eta zibilizatua ez izanik ere, aurkeztu egingo naiz: Lunba, Nimango leinuetako aztirik zaharrena.
Eta barkatu nire ironia astunegi egiten bada, baina urte asko dira jadanik, ironizatzera beharturik sentitu naizela.
- Nirea badakizula dirudi. Nire izena eta nire azkenengo pausoak.
- Bai, eta pentsatu bide duzu:
- Adibidez? - Adibidez, naturarekiko zaletasuna.
Zer irudituko litzaizuke, hemendik atera eta oihanetik paseotxo bat ematea?.
Azken finean, beltzok ez genituen asmatu tabernak, eta agian, biok elkarrekin ikusiak izateak... - Biok elkarrekin zer?.
- Biok elkarrekin ezer ez. Barkatu, baina ironia ez da errez desagertzen.
Hainbeste zirikatua izan ondoren, neuri ere sartu zitzaidan, oharkabe edo, zirikatzeko grina: - Eta nola jakingo nuke, oihanera asmo onez eraman nahi nauzula, edo....
-
- Ondo. Goazen kanpora. Eta orain, hasiko al zara azaltzen...?.